Bost Urteko Planak (Sobietar Batasuna)

Plana legea da. Betetzea bete-beharra da. Gehiago egitea ohorea da!

Bost Urteko Planak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) planifikazio ekonomiko zentralizalizatuak izan ziren. Aginduak zuzenean SESBeko Alderdi Komunistak ematen zituen eta helburua ekonomia era onenean sustatzea zen. 1928an hasi zen eta planak bost urterako egiten ziren. Lehenengo planek, 1928tik 1937ra bitartekoek, garapen industrial ikusgarria (batez ere industria astuna) eta lurraren kolektibizazioa sortu zituzten. Hirugarren Bost Urteko Plana Bigarren Gerra Mundialaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zituzten 1941ean. Gerra amaitu eta gero, antzeko plangintzarekin segitu zuten 1991n Sobietar Batasuna desagertu zen arte. Batzuetan helburuak guztiz gainditu baziren ere, beste plangintza batzuek porrota izan zuten eta helburuak ez ziren bete.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne